Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2021eko martxoaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1711

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpena, eranskinean ageri den funtzionarioaren zenbatekoa erreklamatzeko eta itzultzea agintzeko prozedurari amaiera ematen diona.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Ohar hauek izan behar dira kontuan:

1.– Espedientea eta ebazpen horren testu osoa eskuragarri ditu Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan.

2.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, horren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

3.– Zor den zenbatekoa hilabeteko epean ordaindu beharko da, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, ebazpenean bertan azaldutako modu eta baliabideak erabiliz.

Jakinarazpen honek ondorioak sortuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 11.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala