Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2021eko martxoaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1707

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien salan izapidetzen ari den 1123/2020 prozedura arruntean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien salara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Hautaketa-prozedurako izangai batek 1123/2020 prozedura arrunta abiarazi zuen, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren 2020ko uztailaren 6ko Ebazpenaren kontra jarritako berraztertze-errekurtsoa ustez ezestearen aurka. Ebazpen horren bidez, 2018ko abenduaren 3ko Ebazpenak (abenduaren 18ko, EHAA, 242.zk.) deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo utzi zen.

Espediente-zenbakia: AAP 010/2021.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien salan bertaratu ahal izateko, egokitzat jotzen badute, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2021eko otsailaren 23a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala