Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2021eko martxoaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
1705

IRAGARKIA, 98/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdun direnak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Novomatic Services Spain, SLU enpresak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du, 98/2021 prozedura arrunteko izapideen bidez bideratzen ari dena, lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuaren kontra –dekretu horren bidez, prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko ziren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko–, baita lehendakariaren urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren aurka ere –dekretu hori EHAAren 7. zenbakian argitaratu zen, 21-01-12an; eta dekretu horren bidez, hirugarrenez aldatu zen lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretua–.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betetzeko, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie interesatuta dauden pertsona guztiei. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeen pertsonak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 12a.

Araubide Juridikoaren zuzendaria,

NIEVES MARTÍNEZ DE ANTOÑANA BLANCO.


Azterketa dokumentala