Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2021eko martxoaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1691

EDIKTUA, 83/2021 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehen Sekzioa. Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: 83/2021 familiari buruzko apelazio-errekurtsoa (2000ko PZL).

Errekurtsogilea: Alberto Redondo Lopez.

Abokatua: Gracia Maria Herrera Delgado.

Prokuradorea: Isabel Gomez Perez de Mendiola.

Errekurritua: Fiskaltza 386-20.

Auzi-iheslaria: Viktoriya Semko.

Gaia: guraso-ahala kentzea.

Errekurtso horren gainean 218/21 epaia eman zen, 2021-03-11n. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Baiestea Alberto Redondo Lópezek –Isabel Gomez prokuradorea ordezkari duela– jarritako errekurtsoa, guraso-ahala kentzeari buruzko 788/2019 hitzezko judizioaren prozeduran Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiak emandako epaiaren aurkakoa. Epai hori errebokatzen da, eta, horrenbestez:

Baiesten da Alberto Redondo Lópezek aurkeztutako demanda eta, ondorioz, Viktoriya Semkori kendu egiten zaio XXXXX eta XXXXX Redondo Semko adingabeen gainean duen guraso-ahala. Ez da berariaz kosturik ezartzen.

Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hogei egun balioduneko epean (Pzlb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, aparteko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, Pzlan aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (Pzlren 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).

Kasazio-errekurtsoaren oinarritzat hartzen bada, soilik edo beste arrazoi batzuekin batera, autonomia-erkidegoaren zuzenbide zibil, foru-zuzenbide edo zuzenbide berezi propioaren arauak urratu izana, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Salari egokituko zaio errekurtsoaz arduratzea, baldin eta Autonomia Estatutuak eskumen hori aurreikusten badu (Pzlren 478.1.2 artikulua).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, kasazio-errekurtsoa bada, eta 50 euro, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 0008-0000-00-0083-21. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta sarrera-ordainagirian, kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» dela adierazi eta 06 kodea ipini beharko du kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea, berriz, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsorako. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Viktoriya Semkoren gaur egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala