Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2021eko martxoaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1670

70/2021 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Emergentziak Erakundeko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Rubén Cuñado Cerro jauna Erizaintzako ondoko kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak Erakundean.

13/2017 Ebazpenaren bidez, Rubén Cuñado Cerro jauna Erizaintzako Ondoko izendatu zuten, Emergentziak Erakundean.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Rubén Cuñado Cerro jauna kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Emergentziak Erakundean, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko otsailaren 28ko lanaldia bukatzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko otsailaren 18a.

Emergentziak Erakundeko zuzendari-gerentea,

OSCAR ALLER GARCIA.


Azterketa dokumentala