Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2021eko martxoaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
1669

AGINDUA, 2021eko martxoaren 11koa, Osasuneko sailburuarena, Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendariordetzan Zuzendariordearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta sail honetako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten duen Osasuneko sailburuaren 2021eko urtarrilaren 27ko Aginduaren 3. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Xabier Elexpe Uriarte izendatzea Osasun Saileko Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendariordetzan zuzendariorde (kodea: 512026; dotazioa: 1).

Bigarrena.– Izendapen horrek 2021eko martxoaren 12tik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 11.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala