56. zk., 2021eko martxoaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1627
EDIKTUA, 346/2020 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 346/2020 prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Pilar Gago Carrillo.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Francisco Javier Bustillo Morali ediktu bidez jakinaraztea 2020-10-02an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinarazpena.
Barakaldo, 2021eko urtarrilaren 29a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.