Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2021eko martxoaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1620

AGINDUA, 2021eko martxoaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ofizioz aldatzen baita ikastetxe pribatu itunduen plangintza 2021-2022 ikasturtetik aurrera, 3 urteko prestakuntza-ibilbidea duen Oinarrizko Lanbide Heziketa ezartzearen ondorioz.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko.

2016ko apirilaren 27ko agindu horren 10. artikuluan xedatzen da plangintza ofizioz alda daitekeela, baldin eta ikasleak eskolatzeko premiak sortzen badira eta aldaketa hori egitea beharrezkoa bada.

Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legeak 3.2 artikuluan ezartzen duenez, bizialdi osoko ikaskuntzarako planak eta programak lehentasunez bideratuko zaizkie kualifikazio txikiena duten edo gizartean edo lanean baztertuta egoteko arriskua duten pertsonei, bai eta hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonei ere. 4. artikuluan adierazten da Eusko Jaurlaritzak neurri egokiak hartuko dituela ikaskuntza-ibilbide malguak bultzatzeko, ikasketa-maila desberdinen arteko loturak hobetzeko, maila batzuetatik besteetara eta prestakuntzatik lanera pasatzea errazteko, eta prestakuntza-ibilbide egokituak egitea errazteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legeak, 3. artikuluaren arabera, Lanbide Heziketako euskal sistema eratzea du helburu, besteak beste, hau lortzeko: neurriak bultzatzea prestakuntza-eskaintza berariazko bat eratzeko, egokitua eta bideratua egongo dena gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboei eta pertsonei –desgaitasunen bat duten pertsonak barne– lanbide-heziketa jasotzea eragozten dieten oztopoak gainditzera, era horretara gero lan-merkatuan sartzea erraztuz. Halaber, Lanbide Heziketako euskal sistemaren lehentasunezko helburuetako bat hau da: gainditzea gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboei eta pertsonei nahiz desgaitasunen bat duten pertsonei prestakuntza jasotzea eragozten dieten oztopoak, eta erraztea prestakuntzaren eta lan-merkatuaren arteko igarotzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Lanbide Heziketaren araubideari eta ezarpenari buruzko ekainaren 9ko 86/2015 Dekretuak bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz, hezkuntza-premia bereziko ikasleei jarraitzeko aukera ematearren eta premia bereziak dituzten kolektiboei erantzutearren, hezkuntza-arloko sail eskudunak premia horietara egokitutako lanbide-heziketako prestakuntza-eskaintzak ezarri eta baimendu ahalko ditu.

Horretan oinarrituta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Hiru urteko prestakuntza-ibilbidea duen Oinarrizko Lanbide Heziketa ezartzea ikastetxe pribatu itunduetan, 2021-2022 ikasturtetik aurrera.

2. artikulua.– Agindu honen eranskinean jasota dauden ikastetxeen 2021-2022 ikasturteko plangintza aldatzea, 3 urteko prestakuntza-ibilbidea duen Oinarrizko Lanbide Heziketaren ezarpena onartu eta gero.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 3a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala