Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2021eko martxoaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1619

AGINDUA, 2021eko martxoaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita 2021-2022 ikasturterako plangintza aldatzea eta itun berriak izenpetzea.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko.

Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2020ko urriaren 8ko Ebazpenaren bidez, 2021-2022 ikasturterako plangintza aldatzeko eta itun berriak egiteko eskabideak izenpetzeko epea ireki zen.

Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu eta irakaskuntza ezberdinetan proposamenak egin ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Itunpeko ikastetxeen 2021-2022 ikasturterako plangintza aldatzea onartzea, etapa izango duten unitate kopurua zehaztuta (I. eranskina).

2. artikulua.– Agindu honen II. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei hezkuntza-ituna ukatzea. Eranskinean bertan azaltzen dira erabaki hori hartzeko arrazoiak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 2a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala