Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2021eko martxoaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1588

IRAGARKIA, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2021eko otsailaren 2ko Erabakia jakinarazteari buruzkoa. Erabaki horren bidez, hain zuzen, uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan araututako laguntzen 2017ko deialdiaren babesean emandako dirulaguntza itzultzeko prozedura hasten da; laguntza horiek enpresaburuen elkarteei eta erakunde sindikalei zuzenduta daude, beren jarduera-eremuetako berezko gaietan giza baliabideen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak gara ditzaten.

2021eko otsailaren 2an, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak erabaki du uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan araututako laguntzen 2017ko deialdiaren babesean emandako dirulaguntza, 17.0161.50.01.07.02 espediente-zenbakia duena, itzultzeko prozedura hastea; laguntza horiek enpresaburuen elkarteei eta erakunde sindikalei zuzenduta daude, beren jarduera-eremuetako berezko gaietan giza baliabideen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak gara ditzaten.

Ezinezkoa izan da prozedura hasteko erabaki hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Itzultzeko prozedura hasten delako erabakia jakinarazten zaio interesdunari, eta adierazten zaio 15 egun balioduneko epea duela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, zuzenbidearen arabera egoki dena aurkeztu eta alegatu diezaion Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurrez ikusitako edozein bitarteko erabilita. Era berean, ohartarazten zaio, horrela egin ezean prozedurari amaiera emango zaiola; horretarako ebazpena emango da, eta bertan, ez-betetzea egin dela erabakitzen bada, orain arte jasotako zenbatekoak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.

Hori dela eta, interesdunari jakinarazten zaio aipatu espedienteari lotuta itzultzeko prozedura hastea ezartzen duen erabakiaren testu osoa Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzan duela ikusgai (Donostia 1, 01010, Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 26a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala