Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2021eko martxoaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1583

EDIKTUA, 491/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza arloko 1. zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 491/2020 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Neumáticos Galdakao S.L.

Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

– Ediktu honen bidez «Aguvitra Sociedad Cooperativa Pequeña»-ri eta Iñaki Losa Cabezudori jakinaraztea 2021-02-05ean eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.

Epai horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Aipatu demandatuen gaur egungo egoitza ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honen iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, epaiaren legezko jakinarazpena egiteko.

Bilbao, 2021eko otsailaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala