Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2021eko martxoaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1554

105/2021 DEKRETUA, martxoaren 9koa, zeinaren bidez kredituak gaitzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2021eko aurrekontuko 4421 – Ingurumenaren babesa izeneko programan, programa horretan bertan diru-sarrerak egon direlako (zenbatekoa: 766.414,06 euro).

Ekonomia eta Ogasun Saileko Finantza Politikako zuzendariaren 2021eko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren bidez, 766.414,06 euro sartu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian, Vascontainer, SA merkataritza-sozietateak jarritako abala betearaztearen kontzeptuan, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak abala erabil dezan aipatutako enpresari ezarritako zehapen-espedientearen barruan erabakitako kautelazko neurriak ordaintzeko, aipatutako enpresaren kontura. Izan ere, enpresari zehapena jarri zitzaion ustez abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 31.3.b) artikuluan tipifikatutako arau-hauste larria egin zuelako (1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duena).

Hori dela eta, dekretu honen bidez, kreditu hori gaitzen da, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorretan kreditu-gaikuntza bat onartzea, gastuen egoera-orri honi dagokionez:

(Ikus .PDF)

Kreditu hori sortu da, sarreren egoera-orri honetan kopuru bereko diru-sarrerak egon direlako:

(Ikus .PDF)

Funtsak Vascontainer, SA merkataritza-sozietateari zehapen-espedientearen barruan erabakitako kautelazko neurriak finantzatzeko erabiliko dira.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko martxoaren 9an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala