Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2021eko martxoaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1491

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak hasitako B-67/2020-AD zehapen-prozeduran egin den ebazpen-proposamena.

Interesdunari (AIZ: X7701661L) ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena, eta horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen bidez, pertsona horri jakinarazten zaio instruktoreak ebazpen-proposamena egin zuela 2021eko otsailaren 10ean, adierazitako zehapen-espedientearen barruan; ustez osasun-araudiaren bi arau-hauste egiteagatik hasi zen espediente hori.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek 15 eguneko epea izango dute alegazioak aurkezteko, bai eta Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Recalde zumarkalea 39 A (5. solairua), Bilbao– gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko ere. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute telefono-zenbaki hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan izango ditu ondorioak, epe-zenbaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2021eko otsailaren 26a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala