Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2021eko martxoaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1414

IRAGARKIA, 2021eko otsailaren 11koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, inskribatutako izatezko bikote bat azkentzeko aldebakarreko erabakia jakinaraztekoa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan zehaztutako kasuren bat gertatu ondoren, ezin izan zaie jakinarazi, eranskinean aipatutako pertsonei, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatutako izatezko bikotea eratzeko deklarazioa azkentzeko aldebakarreko erabakia.

Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamenduaren (maiatzaren 16ko 155/2017 Dekretuak onartzen duena) 19.3 artikuluan xedatutakoa betetzeko. Bereziki, eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 11.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala