Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2021eko martxoaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1392

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira ardogintza-sektoreko inbertsioak babesteko neurrietan parte hartzeko aurkeztutako eskaerak (Ardoinb 2020 programa).

Aztertu egin dira Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan aurkeztu diren eskaerak, ardogintza-sektoreko inbertsio-proiektuetarako laguntzak jasotzeko deialdian parte hartzeko asmoz aurkeztutakoak (minimis laguntzen araubidearen arabera). Aipatutako laguntzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko azaroaren 24ko aginduaren bidez iragarri ziren.

Kontuan hartu da aipatutako eskaerei honakoa aplikatu behar zaiela: 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 Araudian (EB) xedatutakoa, Europar Batasuneko Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa.

Balorazio Batzordeak Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako titularrari egindako ebazpen-proposamena ikusi da, deialdi-aginduaren bederatzigarren atalean ezartzen denaren arabera. Proposamen hori deialdi-aginduaren laugarren atalean ezarritakoari jarraikiz burutu da eta aipatutako deialdi-aginduaren bederatzigarren ataleko 6. puntuan aipatzen den informazioa jasotzen du.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean jasotako eskabideak onartzea. Eranskin horretan, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoa eta zuzeneko laguntza gisa legokiokeen zenbatekoa zehazten dira. Zenbatekoa, guztira, 546.377,56 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko da.

Bigarrena.– Eranskinean baimendutako inbertsioak gauzatzeko gehieneko epea 2021eko abenduaren 31 izango da, eta ezingo da luzatu.

Laguntza horien minimis izaera dela eta, 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 Araudian (EB) ezarritako laguntzen gehieneko mugei eragiten dien edozein aldaketa jakinarazi beharko da.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 30a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

JAVIER PLASENCIA CUADRADO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala