Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2021eko martxoaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1378

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Fisika Aplikatua Ieko Sailaren Arautegian egindako aldaketak onartzekoa.

2020ko abenduaren 10ean, Fisika Aplikatua I Saileko Kontseiluak sailaren izena aldatzea onartu zuen Fisika Aplikatua Saila izena izateko aurrerantzean. Izan ere, sailen berrantolaketaren ondorioz Fisika Aplikatua II Saila desagertu egin zen eta, beraz, egun ez dago premiarik sailak izenen bidez bereizteko.

Sailen Esparru Arautegiak, 5.2 artikuluan, dio: «Gobernu Kontseiluari dagokio sailak sortu, aldatu edo kentzeko erabakia hartzea, kasuan zerikusia duten sailek aurretik iritzia emanda eta egoki diren txostenak eginda.»

Sailen Esparru Arautegian, 4.3 artikuluan, jasotakoari jarraituz, idazkari nagusiari dagokio sailen arautegiaren aldaketak onartzea, Gobernu Kontseiluak horretarako eskumenak eskuordetuta, betiere txosten guztiak aldekoak badira eta inork eskatu ez badu proposamena Gobernu Kontseiluan aurkezteko. Artikulu horretan zehaztutakoaren arabera, bestalde, honako hauek dute hori eskatzeko eskubidea: Gobernu Kontseiluko kideek; arautegiak eragin egiten diela uste duten sailetako kontseiluek; eta kasuan kasuko saileko kideen % 15ek, gutxienez. 2021eko otsailaren 11ko Gobernu Kontseiluan Fisika Aplikatua I Sailaren arautegiko aldaketei buruzko informazioa aurkeztu eta emandako epea behin bukatuta, nik, UPV/EHUko idazkari nagusiak, eskuordetuta ditudan eskumen eta emanda ditudan ahalmenen babesean,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Fisika Aplikatua I Sailaren arautegian egindako aldaketa, eta aurrerantzean, Fisika Aplikatua Saila izena ezartzea; beraz, arautegian lehengo izena agertzen den bakoitzean, izen berriko sailari egindako aipamena dela ulertuko da.

Bigarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Hirugarrena.– Izen aldaketa indarrean sartuko da argitaratu eta biharamunean.

Leioa, 2021eko otsailaren 23a.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.


Azterketa dokumentala