Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2021eko martxoaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1201

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitzaio Aspratel S.L.ri Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Industria eta Energia Administrazioaren Koordinakundeak 2020ko urriaren 19an atzera egin aurreko errekerimendua, 48-PI-A-2020-30 espedienteari dagokiona.

Gaia: aurkeztutako dokumentazioa zuzentzeko eskakizuna.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Bizkaiko Lurralde ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 3. Solairua, Bilbao.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko otsailaren 10a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala