Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2021eko martxoaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1191

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 508/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 508/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Iciar Arcocha Torres.

Judizio horretan, epaia eman zen 2021-02-04an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Marvely Coromoto Villalobos Bracho, Gerwin Jose Auvert Portillo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Getxo, 2021eko otsailaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala