Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2021eko martxoaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1182

126/2021 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez emandako zerbitzuak baloratzeko irizpideak garatzen dituen Osakidetzako Erizain kategoriaren mugikortasun horizontaleko prozesuetan aplikatzeko.

I.– Emandako zerbitzuen balorazioa hautaketa- eta hornidura-prozesuetako merezimenduen baremoko ataletako bat da, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 31. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Osakidetza Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartzen dituen Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.2.1 oinarrian xedatzen da merezimenduen balorazioa dagokion kategoriaren / lanpostu funtzionalaren azken lekualdatze-lehiaketan aplikatutako baremoaren arabera egingo dela eta, horrez gain, oinarri horretan, baremo hura duten deialdien ebazpenak zerrendatzen dira.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiak, Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakundeetan lanpostuak behin betiko barne-mugikortasunaren bidez betetzeko irizpide orokorrak onartzen dituenak, honako hau xedatzen du 6.1 atalean: «Izaera orokorrarekin lan-esperientziako merezimenduak hartuko dira kontuan, eta euskara, dagokion kategoriako/espezialitateko izaera orokorreko azken lekualdatze-lehiaketarako ezarritako baldintzetan».

Lanpostuak zerbitzu-eginkizunen bidez betetzeko irizpide orokorrak onartzen dituen Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2011ko maiatzaren 9ko Erabakiaren I. ataleko 4. puntuan zehazten da azken lekualdatze-lehiaketaren deialdiaren oinarrietan ezarritako lan-esperientzia zenbatzeko baldintzen arabera baloratuko direla emandako zerbitzuak.

Zehaztutako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten diplomadun sanitarioen lanbide-taldekoen lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten duen Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1400/2017 Ebazpenean ezartzen da bakar-bakarrik baloratuko direla kategoria horretan sartzeko eskatzen den titulua lortzen den egunetik aurrera emandako zerbitzuak.

Era berean, zehazten da eskatutako destinoaren kategoria berean zerbitzu aktiboan edo lanpostua gordeta emandako denbora zenbatuko dela.

II.– Salbuespenak ere egon daitezke: erizain kategoriako mugikortasun horizontaleko prozesuetan parte hartu duten pertsona batzuek zerbitzua eman dute unean titulua ez izateagatik ezin izango luketen kategoriaren batean, bai kategoria horri araudi-aldaketa bat egin zaiolako edo bai zerbitzu horiek jarraitutasun asistentziala bermatzeko izendapenetatik eratorri direlako, edota zerbitzua eman dute dagokien titulua lortu aurretik ere.

Erizain kategoriako mugikortasun horizontaleko prozesuetan (lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra, zerbitzu-eginkizunak eta barne-mugikortasuna) parte hartzen dutenek emandako zerbitzuak aipatutako inguruabarren eraginpean egon daitezkeenez, beharrezkoa da irizpide batzuk ezartzea eta horiek aplikatzeko prozedura bat arautzea.

Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren azaroaren 27ko Erabaki horien azken xedapenetatik bigarrenak eta azken xedapenetatik lehenengoak xedatzen dutenez, erabakia garatzeko, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari eskumena ematen zaio beharrezko ebazpen edo instrukzioak eman ditzan, erabakia egoki eta zuzen aplika dadin Ente Publikoaren zerbitzu-erakunde guztietan.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian langileen gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1400/2017 Ebazpenak, Erizain kategoriako 2017ko lekualdatze-lehiaketaren deialdia arautzen duenak (horren baremoa mugikortasun horizontaleko prozesuei aplikatzekoa da, lehen aipatutako akordioetan ezarritakoaren arabera), zera ezartzen du: bakar-bakarrik baloratuko dira dagokion kategorian sartzeko eskatzen den titulua lortzen den egunetik aurrera emandako zerbitzuak.

Era berean, zehazten da eskatutako destinoaren kategoria berean zerbitzu aktiboan edo lanpostua gordeta emandako denbora zenbatuko dela.

Azaldutakoa oro har aplikatzekoa da.

Bigarrena.– Salbuespen gisa, xedatzen da Erizain kategorian mugikortasun horizontaleko prozesu batean parte hartzen duten pertsonei (lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra, zerbitzu-eginkizunak eta barne-mugikortasuna) baloratu egingo zaizkiela eskatutako titulua lortu aurretik Osasun Mentaleko Erizain gisa emandako zerbitzu egiaztatuak, bai kategoria horri araudi-aldaketa bat egin zaiolako edo bai zerbitzu horiek jarraitutasun asistentziala bermatzeko izendapenetatik eratorri direlako.

Erizain kategorian emandako zerbitzuak baloratuko zaizkiela jakinaraziko zaie aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen duten parte-hartzaileei.

Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzekoa azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala