Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2021eko martxoaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1181

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 17koa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baita 2020ko ekitaldian emandako laguntzen zerrenda, EAEko turismo-sektoreari zuzendutako COVID-19 laguntzak arautzen dituen eta horien deialdia egiten duen Aginduan ezarritakoari dagokionez.

Agindua, 2020ko maiatzaren 19koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez EAEko turismo-sektoreari zuzendutako COVID-19 laguntzak arautzen baitira eta horien deialdia egiten baita.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu da EAEko turismo-sektoreari zuzendutako COVID-19 laguntzetarako eskabideak ebazten dituen ebazpena, eta, dirulaguntzari buruzko aginduaren 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2020ko maiatzaren 19ko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzen zerrenda. Hain zuzen ere, agindu horren bidez, EAEko turismo-sektoreari zuzendutako COVID-19 laguntzak arautzen dira eta horien deialdia egiten da.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 17a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala