Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2021eko otsailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1165

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Trenbideen Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozeduraren bidez zenbait zehapen-espediente irekitzen dituzten Garraio Plangintzaren zuzendariaren ebazpenak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Iragarki honek interesdunentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du; gainera, ohartarazpen hauek egiten zaizkie:

1.– Erantzuleak erantzukizuna bere kasa aitortzen badu, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 85. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortuko dira.

Ebazpenaren aurreko edozein alditan borondatezko ordainketa egiteak prozeduraren amaiera ekarriko du, eta proposatutako zehapenari % 20ko murrizketa ezarriko zaio. Murrizketa hori aplikatzeko, nahitaezkoa izango da zehapenaren kontrako administrazio-arloko ekintzetan edo errekurtsoetan atzera egitea edo errekurtsoak aurkezteari uko egitea.

2.– % 20ko murrizketari heldu ezean, hamabost egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusteko (Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Lakua 1, 7. solairua, Vitoria-Gasteiz), bere burua defenditzeko komenigarritzat jotzen duen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko, bai eta frogaldia eskatu eta jardunbidean zehar erabili nahi dituen frogak proposatzeko ere.

3.– Hasiera emateko erabakiaren edukiari buruz epe barruan alegaziorik aurkeztu ezean, aipatutako erabakia ebazpen-proposamentzat joko da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2.f) artikuluari jarraikiz.

Aplikatu beharreko legeen taulako laburtzapenen esanahia (1):

Trenbideen Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legea eta Lurreko Garraiobideen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea, uztailaren 4ko 9/2013 Legeak aldatua.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 4a.

Garraio Plangintzaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala