Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2021eko otsailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1161

IRAGARKIA, 2021eko otsailaren 9koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, norberaren konturako langileentzako edo langile autonomoentzako aparteko laguntzen deialdiaren babesean jasotako eskabideak eman, ukatu, atzera egin eta uko egiteko ebazpenei buruzkoa, zeinen jarduerak etenda geratu baitira COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta. Deialdi hori erakunde autonomo horren administrazio-kontseiluaren 2020ko apirilaren 7ko erabakiaren bidez onartu zen.

Prozedurak jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, horregatik argitaratzen da iragarki hau, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, horien aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

Xede horretarako, interesdunei jakinarazten zaie ezen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren dagokion bulegoan eskura dezaketela emandako dirulaguntzen ukoa onartzeko ebazpenen testu osoa.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 9a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala