Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2021eko otsailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1155

EDIKTUA, 470/2020 utzarazpeneko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12. zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 470/2020 utzarazpeneko hitzezko judizioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Maria Jesus Gomez Molins.

Aipatutako judizioan honako hau erabaki da:

– Bilboko Gimnasio kaleko 7. zenbakiko beheko solairuko bigarren lokalean (ezkerrean) dagoen higiezina okupatzen duten ezezagunei, ediktu bidez, epaiaren (prozesu horretan emana 2021-01-26an) berri ematea. Epai horren kopia eskuragarri dago bulego judizial honetan, eta, bertan, horren inguruko informazio guztia jaso ahalko duzu.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazitako ebazpenean bertan adierazten den eran.

Pertsona horiek non bizi diren ez dakigunez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak 156.4 eta 164. artikuluetan xedatzen duenarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, jakinarazpenaren eginbidea egiteko.

Bilbao, 2021eko urtarrilaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala