Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2021eko otsailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1151

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 18koa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez arautzen da, COVID-19aren testuinguruan, Hirigune – Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen Hirigune programa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2020ko uztailaren 7ko Aginduan, arautu ziren dirulaguntzei dagokienez, 2020ko ekitaldian, onuradun izan direnen zerrenda jakinarazten da jendaurrean.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpenaren berri eman ondoren, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2020ko uztailaren 7ko Aginduaren 13. artikuluak 7. puntuan xedatutakoaren arabera, Merkataritza zuzendariak

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2020ko uztailaren 7ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, 2020ko ekitaldian onuradun izan direnen zerrenda argitaratzea, Merkataritzako zuzendariaren ebazpenaren arabera, honekin batera doan zerrendako kideei jakinaraziak. Agindu horretan arautu ziren COVID-19aren testuinguruan, Hirigune – Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 18a.

Merkataritzako zuzendaria,

MARÍA ELENA MORENO ZALDIBAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala