Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2021eko otsailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1145

72/2021 DEKRETUA, otsailaren 23koa, zeinaren bidez aldatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzen dituzten dekretuak.

Hainbat dekreturen bidez onartu izan dira, Euskal Autonomia Erkidegoan, Justizia Administrazioko langileen lanpostu-zerrendak. Horrela, besteak beste, hauek aipatu behar dira:

202/2010 Dekretua, uztailaren 20koa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak.

68/2011 Dekretua, martxoaren 29koa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika eta Tolosako bulego judizialetako lanpostu-zerrendak.

237/2012 Dekretua, azaroaren 21ekoa, zeinaren bidez onartu baitziren Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen lanpostu-zerrendak.

18/2012 Dekretua, otsailaren 14koa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bulego Fiskaleko lanpostu-zerrendak.

224/2012 Dekretua, urriaren 23koa, zeinaren bidez onartu baitziren Vitoria-Gasteizko barruti judizialari dagozkion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak.

16/2015 Dekretua, otsailaren 17koa, zeinaren bidez onartu baitziren Barakaldoko Bulego Judizialari dagozkion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak.

29/2018 Dekretua, otsailaren 27koa, zeinaren bidez onartu baitziren Donostiako Bulego Judizialari eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari dagozkien Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak.

Lanpostu-zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostu-zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Apirilaren 12ko 256/2019 Errege Dekretuaren bidez, Bilboko Lehen Auzialdiko 16. Epaitegia sortu zen Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan.

Bestalde, enplegu publikoa hobetzeko 2017ko martxoaren 29ko erabakiak aldi baterako enplegua murrizteko neurriak jasotzen ditu, halako moldez non duela hiru urtetik gutxienez aldi baterako lotura duten langileek betetzen dituzten lanpostuak egiturazko lanpostu izatera pasatuko diren.

Justiziako ministroaren 2019ko abenduaren 7ko Aginduaren bidez, plantilla organikoa eman zitzaion Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidegoetan Bilboko Lehen Auzialdiko 16. Epaitegiari, eta aldatu egin zen Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidegoetako Bilboko Epaitegi Dekanoaren plantilla (gobernu-bulegoa), gainerako zerbitzu erkideetakoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 14. Epaitegikoa, Bilboko Zigor Arloko 6. Epaitegikoa eta Bilboko Zigor Arloko 7. Epaitegikoa.

Gobernu Kontseiluaren 2020ko abenduaren 1eko Erabakiaren bidez, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak proposatuta, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, baimena eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat organo judizialetan justiziako 42 lanpostu sortzeko.

Dekretu honen xedea da, beraz, lanpostu horiek sartzea goian aipatutako dekretuen bidez onartutako lanpostu-zerrendetan.

Horrenbestez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko otsailaren 23an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea, dekretu honen eranskinean jasotako baldintzetan, dekretu hauen bidez onartutako lanpostu-zerrendetan egindako aldaketak:

202/2010 Dekretua, uztailaren 20koa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak.

68/2011 Dekretua, martxoaren 29koa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika eta Tolosako bulego judizialetako lanpostu-zerrendak.

237/2012 Dekretua, azaroaren 21ekoa, zeinaren bidez onartu baitziren Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen lanpostu-zerrendak.

18/2012 Dekretua, otsailaren 14koa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bulego Fiskaleko lanpostu-zerrendak.

224/2012 Dekretua, urriaren 23koa, zeinaren bidez onartu baitziren Vitoria-Gasteizko barruti judizialari dagozkion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak.

16/2015 Dekretua, otsailaren 17koa, zeinaren bidez onartu baitziren Barakaldoko Bulego Judizialari dagozkion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak.

29/2018 Dekretua, otsailaren 27koa, zeinaren bidez onartu baitziren Donostiako Bulego Judizialari eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari dagozkien Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko otsailaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala