Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2021eko otsailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1143

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 5ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2020ko maiatzaren 6ko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2020ko ekainaren 8an, Euskal Herriko Agintaritzen Aldizkarian argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2020ko maiatzaren 6ko Agindua; horren bidez, unibertsitatez kanpoko ikasketak –heziketa-zikloak izan ezik– ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei dei egiten zaie hezkuntzaren bikaintasuneranzko prestakuntza-proiektuak egin ditzaten, 2020-2021 ikasturtean.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ebatzi zuen deialdia eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, deialdi-aginduaren 14. artikuluaren arabera, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko maiatzaren 6an Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez, unibertsitatez kanpoko ikasketak –heziketa-zikloak izan ezik– ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei dei egiten zaie hezkuntzaren bikaintasuneranzko prestakuntza-proiektuak egin ditzaten, 2020-2021 ikasturtean (2020ko ekainaren 8ko EHAA, 111. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 5a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala