Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2021eko otsailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1142

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 1ekoa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez irekitzen baita eskabideak aurkezteko epea 2021-2022 ikasturterako itundu beharreko unitateak zehazteko.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako hezkuntza-itunak sinatzeko eta berritzeko, eta 2016-2017 ikasturterako itundu beharreko unitateak zehazteko.

Agindu horren III. kapituluak ezartzen ditu ikasturteka itundu beharreko unitateak zehazteko betekizunak eta prozedura.

Hori dela eta, agindu horren 13.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Jakitera ematea ireki dela eskabideak aurkezteko epea 2021-2022 ikasturterako itundu beharreko unitateak zehazteko; epe horrek 2021eko martxoaren 1etik 2021eko martxoaren 31ra iraungo du, biak barnean direla.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 1a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala