Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2021eko otsailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1136

66/2021 DEKRETUA, otsailaren 23koa, Luis M.ª Eskubi Juaristi jauna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 8.2.d) artikuluak xedatzen duenez, funtzionario-izaera galtzea da batzordekideak kargutik kentzeko arrazoietako bat, eta hori, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 37.1.e) artikuluan xedatutakoaren arabera, nahitaezko edo borondatezko erretiroagatik gertatzen da, besteak beste.

Hala, agindua eman da Luis M.ª Eskubi Juaristi jaunak nahitaez erretiroa har dezan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean zuen lanpostutik, horretarako adina betetzeagatik. Agindu horrek 2021eko otsailaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak. Hori dela eta, bidezkoa da betetzen zuen kargutik kentzea, 9/2004 Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko otsailaren 23an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Luis M.ª Eskubi Juaristi jauna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Dekretu honek 2021eko otsailaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 23a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala