Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2021eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1135

IRAGARKIA, 123/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Ana Isabel Pereda Jayok administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6. zenbakiko Epaitegian –zehazki, 123/2020 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozko auzi-errekurtso bat–, Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 1100/2020 Ebazpenaren kontra, zeinaren bidez ebazten baita Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen zuzendariaren 2020ko uztailaren 22ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako larrialdi-zerbitzuko laguntzaile gisa pazienteak lekualdatzeko eginkizunetatik salbuesteko eskaera ukatzen da.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 9a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala