Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2021eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1116

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasun gabeko 44/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Zigor-arloko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Donostiako Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegia.

Judizioa: 44/2019 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Oscar Mejias Abad.

Judizio horretan, 48/2020 zenbakiko epaia eman zen 2020-11-09an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Joao Paulo Vieira Riveiro demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Donostia, 2020ko azaroaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala