Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2021eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1093

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 9koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez Farapi Kooperatiba Elkartea enpresa homologatzen baita, enpresei eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko.

Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren bidez, aholkularitza-erakundeek enpresei eta erakundeei gizonen eta emakumeen berdintasunaren arloko laguntza teknikoa emateko behar duten homologazioa arautu zen. Dekretuak bi helburu ditu: batetik, gizarte-eragileen bitartez, enpresek emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko ekintza positiboko neurriak aplika ditzaten sustatzea, eta, bestetik, aholkularitza-zerbitzuak onak, eraginkorrak eta profesionalak izatea bermatzea.

Farapi Kooperatiba Elkartea enpresak indarrean dagoen araudian eskatzen diren agiriak aurkeztu ditu; agiriok aztertuta ondorioztatu da ezen enpresak bete egiten dituela 105/2004 Dekretuaren 2. artikuluan eskatzen diren betekizunak.

Batzorde Ebaluatzaileak egiaztatu du ezen enpresa eskatzaileak bidalitako proiektuak 50 puntu baino gehiago lortu dituela, hau da, dekretu arautzailearen 5. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa baino gehiago.

Hori dela eta, aurkeztutako eskabidearen eta agirien balorazioa aztertu ondoren, eta Batzorde Ebaluatzaileak proposatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Farapi Kooperatiba Elkartea enpresa bost urterako homologatzen da, enpresei eta erakundeei gizonen eta emakumeen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko, ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz eta bertan finkatutako baldintzekin.

Bigarrena.– Farapi Kooperatiba Elkartea enpresak bere agiri guztietan aipatu ahal izango du homologazioa, indarrean dagoen bitartean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, eta, horretarako, bi hilabeteko epea egongo da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 9a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala