Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2021eko otsailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

INGURU ABENTURA, KOOP. ELK. TXIKIA. EN LIQUIDACIÓN
1014

IRAGARKIA, Inguru Abentura Koop. Elk. Txikia (likidatzen) kooperatibaren azken balantzearen eta sozietate-ondasunen onespenari buruzkoa.

2020ko azaroaren 26an, eguerdiko 12:00etan, Inguru Abentura Koop. Elk. Txikia (likidatzen) ezohiko biltzar orokorra egin zen. Biltzarrean kooperatibako bazkide guztiak izan ziren eta honako erabaki hauek hartu zituzten aho batez:

ERABAKIAK

«Aho batez onestea Inguru Abentura Koop. Elk. Txikia (likidatzen) kooperatibaren ondare-egoeraren azken balantzea.»

«Kooperatibaren sozietate-ondasunak banatzeko proiektua onestea. Proiektua ekainaren 24ko 4/1993 Legeak, Euskadiko kooperatibenak, 94. artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz prestatu da.»

Biltzarraren akta bertan izan ziren bazkide guztiek onetsi zuten eta amaieran likidatzaileak sinatu zuen.

Erabaki horien inguruko dokumentazioa interesdunen esku dago kooperatibaren sozietate-egoitzan, Euskadiko kooperatiben 4/1993 Legeak 95.2 artikuluan xedatzen duen bezala.

Asparrena-Albeiz, 2020ko azaroaren 26a.

Likidatzailea,

CRISTIAN RODRIGUEZ GARCÍA.


Azterketa dokumentala