Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2021eko otsailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1005

EDIKTUA, 758/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 758/2020 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Prokuradorea.

Demandatua: Merkataritzako lokal baten okupatzaile ezezagunak.

Prokuradorea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

44/21 epaia, 2021-02-03koa, 758/2020 hitzezko judizioan emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskatuta, merkataritzako lokal baten okupatzaile ezezagunen aurka.

Merkataritzako lokalaren okupatzaile ezezagunen gaur egungo helbidea ezagutzen ez denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala