Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2021eko otsailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
994

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 5ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2020ko maiatzaren 5eko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2020ko ekainaren 9an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2020ko maiatzaren 5eko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena. Horren bidez, deialdia egiten zaie Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei, prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2020-2021 ikasturtean, hizkuntza-proiektuaren berrikuntza-proiektuei lotuta.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ebatzi zuen deialdia eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, deialdi-aginduaren 14.2 artikuluaren arabera, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntza sailburuaren 2020ko maiatzaren 5ean Aginduaren bidez deitutako laguntza onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez, deialdia egiten zaie Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei, prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2020-2021 ikasturtean, ikastetxeko hizkuntza-proiektuaren barruko berrikuntza-proiektuei lotuta (2020ko ekainaren 9ko EHAA, 112. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 5a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala