Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2021eko otsailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
991

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita honako deialdi honetako onuradun diren erakundeen zerrenda: lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako proiektu bereziak garatzeko dirulaguntzen 2020ko ekitaldiko deialdia.

Dirulaguntza publikoak ematerakoan, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako proiektu bereziak garatzeko dirulaguntzen 2020ko ekitaldiko deialdiak 7.8 artikuluan ezartzen duenez (Lanbideko Administrazio Kontseiluak 2019ko abenduaren 11ko bilkuran onartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da zein diren deialdi horren babesean emandako laguntzen erakunde onuradunak eta jasotako zenbatekoak.

Hori dela eta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako deialdi honetako erakunde onuradunen zerrenda: lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako proiektu berezien garapenerako laguntzen 2020ko ekitaldiko deialdia. Ebazpen honen eranskinean dagoen zerrendan honako hauek adieraziko dira: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 5a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala