Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2021eko otsailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
986

147/2021 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Susana Martín Benavides andrea izendatzen den Osakidetzako Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariorde lanpostua betetzeko.

Osakidetzako Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariorde lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia 2021eko urtarrilaren 11ko EHAAn argitaratu zen (5. zk.), Zuzendaritza Nagusi honek abenduaren 3an emandako 1410/2020 Ebazpenaren bitartez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, bai eta bere baldintza profesionalak baloratu ere. Aurkeztutako agiriak ikusita, Balorazio Batzordeak Susana Martín Benavides andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dela ikusi du.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Susana Martín Benavides andrea izendatzea Osakidetzako Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko zuzendariorde.

Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko otsailaren 2tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala