Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2021eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
948

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 20koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 15eko Aginduaren babesean emandako eta ukatutako laguntzen zerrenda. Agindu horren bidez, arrantza-sektoreari laguntzak emateko aldi baterako araubidearen oinarriak onartzen dira, eta deialdia egiten da. Laguntza horien xedea arrantza-jardueraren lehiakortasunari eustea da, eta COVID-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntza-esparruaren babesean ematen dira.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 15eko Aginduaren bidez, arrantza-sektorerako laguntzen deialdia egitea ebatzi zen, aldi baterako laguntza-esparruaren babespean arrantza-jardueraren lehiakortasunari eusteko, COVID-19ak eragindako alarmaren ondorioz.

8. oinarriaren (Laguntzak kudeatzeko eta esleitzeko prozedura; ebazpena) 8. apartatuan ezarritakoaren arabera, prozeduraren ebazpena EHAAn argitaratuko da, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren 1. zenbakiko b) letran xedatutakoaren arabera, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da. Dena dela, enpresa eskatzaile guztiei ebazpen osoa banan-banan helaraziko zaie, eta, gainera, ebazpenean, interesdun bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira.

Xedapen horren arabera, eta ikusirik C (2020) 2451 Erabakiaren bidez onartutako «Aldi Baterako Esparru Nazionala, enpresa eta autonomoei zuzendutako laguntza-neurriei buruzkoa, COVID-19aren agerraldiaren testuinguruan ekonomia sustatzea helburu», 2020ko apirilaren 15eko Agindua eta aplikatu beharreko gainerako araudi orokorra,

EBAZTEN DUT:

1.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea eta eskatzaile bakoitzari jakinaraztea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 15eko Aginduaren babesean emandako eta ukatutako laguntzak. Agindu horren bidez, arrantza-sektoreari laguntzak emateko aldi baterako araubidearen oinarriak onartzen dira, eta deialdia egiten da. Laguntza horien xedea arrantza-jardueraren lehiakortasunari eustea da, eta COVID-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntza-esparruaren babesean ematen dira.

2.– I. eranskinak laguntzen onuradunak jasotzen ditu. II. eranskinean, eskatutako laguntza ukatzen zaien eskatzaileak eta ukatzeko arrazoiak jasotzen dira.

3.– Idazki honen bidez, ebazpen honen berri ematen zaio eskatzaileari, 39/2015 Legearen 40.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Era berean, jakinarazten zaio ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko duela honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsora jo aurretik, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordearen aurrean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 20a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala