Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2021eko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
929

IRAGARKIA, 2021eko urtarrilaren 28koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita gas naturala banatzeko sarearen honako proiektu hau: hargunea, Markijanako hondakin-uren araztegi berrira, Aiarako udal-mugartean (Araba).

Jendaurrean jartzen da behean zehazten den jarduketa, bai eta eskatzailearen arabera desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda zehatza ere, xedapen hauetan ezarritakoaren ondorioetarako: Gas erregaien kanalizazio bidezko banaketa-instalazioei eta garraioari buruzko administrazio-baimenen prozeduren ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuaren 16. eta 34. artikuluak; Hidrokarburoei buruzko urriaren 7ko 34 /1998 Legearen 104. artikulua, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua:

– Eskatzailea: Nortegas Energía Distribución SAU; helbidea: Concha Jeneralaren kalea, 20 (48010 Bilbao).

– Eskatzen direnak: administrazio-baimena, exekuzio-proiektua onartzea eta onura publikoaren deklarazioa.

– Xedea: egingo den hondakin-uren araztegiari gas naturalaren zerbitzua ematea.

– Erreferentzia: 01CGY 202000007.

Gas naturala banatzeko sarea: hargunea, Markijanako hondakin-uren araztegi berrira.

– Udalerriak: Aiarako udal-mugartea.

– Proiektuak eraginpean hartzen dituen ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 39.252,87 euro.

Eta guztiek jakin dezaten ematen da argitara esandakoa, eta batez ere proiektuak eraginpean hartzen dituen lurren jabeak eta gainerako titularrak jakitun egon daitezen (jabe eta titular horien zerrenda iragarki honen amaieran dago), hain justu ere proiektua aztertzeko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako lurralde-bulegoan (Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea 2), behar den udalean edo www.euskadi.eus web-orrian (Energia eta Meategiak/Energia ataleko Proiektuei buruzko Informazioa azpiatalean: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta aipatutako tokietan egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezteko, bakoitzaren bi ale betiere. Horretarako, hogei eguneko epea egongo da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 28a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala