Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2021eko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
910

155/2021 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen den eranskinean ageri diren esleipendunak estatutupeko pertsonal finko izendatzen direla, Farmaziako Fak. Teknikoa kategorian txanda ireki bidez, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakunde sanitarioetan izanik.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2018ko otsailaren 8ko EHAA 28. zk.).

Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 174/2018 Ebazpenaren bitartez, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Farmaziako Fak. Teknikoa kategorian estatutupeko pertsonal izateko hautaprobak deitu ziren, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakunde sanitarioetan izanik (2018ko martxoaren 5eko EHAA 45. zk.).

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 23ko 746/2019 Ebazpenaren bidez, Osakidetzaren webgunean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu duten txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera eta lehiaketaldiko puntuazioa eta oposizioaldiko puntuazioa bananduta, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Farmaziako Fak. Teknikoa kategorian estatutupeko langile izateko hautaprobei dagokien puntuazioa, hain zuzen ere. Izangai horiek Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dute destinoa.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 16. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, Farmaziako Fak. Teknikoa kategorian izangaien behin betiko zerrenda Epaimahaiak onartu eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusi honetara bideratu ostean, zerrenda hori webgunean argitara dadin; eta pertsonalaren arloan indarrean dagoen legeriak egozten dizkidan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea eranskinean ageri diren esleipendunak estatutupeko pertsonal finko izendatzen direla, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Farmaziako Fak. Teknikoa kategorian txanda ireki bidez, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakunde sanitarioetan izanik.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusian (Egoitza Zentralean) hartu beharko da destinoaren jabetza; horretarako, hautagaiak hitzordua eskatu beharko du lehenbizi, eta ekitaldian dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Parte hartzeko eskubidea izanik Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute, eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen norbaitekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko deklarazio bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, hautagaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez hautagaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako ezgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten hautagaiek, Espainiako Estatuari buruzko deklarazioaz gain, zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako desgaituta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa; eta Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetzan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak, edo, agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu estatutupeko pertsonal gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokien epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, dagokion izangaia lanpostuaz jabetzen bada, beharrezko eginbideak bete eta hurrengo egunean hasiko da lanean, osasun-zerbitzuaren barruan esleitu zaien erakundean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala