Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2021eko otsailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
888

AGINDUA, 2021eko urtarrilaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez «Fundación Gainberri» fundazioaren eraketa inskribatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.

Ikusi eta aztertu da fundazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskripzio hori eskatzeko aurkeztutako espedientea.

EGITATEZKO AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko irailaren 16an, Fundación Gainberriren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea aurkeztu zen, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean. Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskabideari.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzako Aholku Batzordeak, 2020ko abenduaren 11n, akta egin du fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari eta haren bideragarritasun ekonomikoari buruz.

Hirugarrena.– Estatutuen 3. artikuluaren arabera, Fundación Gainberri delakoaren interes orokorreko helburuak dira kirol-munduari lotutako hezkuntza-jarduerak egitea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan eta Espainian eskumena duten administrazioek araututako ikasketa-planetan, bai erakunde berak sortutako ikasketa-planetan.

Ildo horretan, Fundación Gainberrik lankidetza-ildoak garatu eta bultzatu ahal izango ditu eremu publiko edo pribatuko hezkuntza-zentro edo -institutuekin eta unibertsitateekin bai eta lankidetzak ezarri ere kirolaren munduarekin lotutako nazioko edo nazioarteko erakunde eta organismoekin.

Laugarrena.– Estatutuen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, Fundazioaren helbidea hau izango da: Aldapa Garmendiola, 2. zenbakian, Tolosa (Gipuzkoa). Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko du, bereziki bere jarduna.

Bosgarrena.– Fundazioaren hasierako dotazioa hirurogei mila (60.000) eurokoa da eta honela osatu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 12. artikuluaren bigarren atalean ezarritakoari jarraituz:

Seigarrena.– Estatutuen 8. artikuluaren arabera, Patronatua honela osatuko da: gutxienez hiru lagun, eta gehienez zortzi.

Berezko karguak:

– Misioneras Hijas del Corazón de María kongregazioko Nagusi orokorra.

– Misioneras Hijas del Corazón de María kongregazioko Idazkari nagusia.

– Misioneras Hijas del Corazón de María kongregazioko Tolosako Erkidegoko Nagusi orokorra.

Hautetsiak:

– Gehienez ere lau patrono gehiago, fundatzaileak hiru izendatuko ditu pertsona fisiko edo juridikoen artean [...], eta beste bat berriz, pertsona fundatzaileak izendatuko du Tolosako Erkidegoko Misioneras Hijas del Corazón de María kongregazioko kideak diren pertsona fisikoen artean.

Estatutuen 12. artikuluaren arabera, patronatukide karguaren iraupena mugagabea izango da.

Eraketaren eskritura publikoan jasota dagoenez, lehenengo Patronatua honako kide hauek osatuko dute:

– Presidentea: María Pilar Lascorz Echeverria andrea, Misioneras Hijas del Corazón de María kongregazioko Nagusi orokorra.

– Presidenteordea: Gorka Insausti Martín jauna. Hautetsia.

– Idazkaria: Rosa María Vivar Aparicio andrea, Misioneras Hijas del Corazón de María kongregazioko Idazkari nagusia.

– Diruzaina: Marta Batista Alsina andrea. Hautetsia.

– Bokala: María Ángeles Izaguirre Arrue andrea, Misioneras Hijas del Corazón de María kongregazioko Tolosako Erkidegoko Nagusi orokorra.

Izendatutako pertsona guztiek onartu dituzte haien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 9ko 9/2016 Legearen 16.2 artikuluan aurreikusitako eraren batean.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Legitimatutako pertsona batek sustatu du espediente hau, eta ebazpena emateko oinarrizkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan eskatutakoa, eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.

Aipatutako arauak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea Tolosako Fundación Gainberriren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko, egun honetan eta F-462 zenbakiarekin, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren egitate-aurrekarian aipatzen dira, eta guztiek espresuki onartu dute beren kargua, hain zuzen ere Tolosako notario Maria Valentina Montero Vilar andrearen aurrean 2020ko irailaren 16an egiletsitako eskritura publikoan jasotako zehaztapenekin bat etorriaz (Protokolo-zenbakia: 771). Eskritura zuzendu egin zen, Cerverako (Lleida) Jordi Pané Foix notarioaren aurrean, 2021eko urtarrilaren 11n, egiletsitako zuzentze-eskrituraren bidez (protokolo-zenbakia: 12).

Bigarrrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 19a.

Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana