Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2021eko otsailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ORTUTXUETA, S. COOP.
882

IRAGARKIA, Ortutxueta, S. Coop. sozietatea desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.

Sozietate horrek ezohiko biltzar orokorra egin zuen 2020ko abenduaren 17an, bigarren deialdian. Bertan botoa eman zutenek aho batez onetsi zuten Ortutxueta, S. Coop. sozietatea desegitea, Euskadiko kooperatiben Legearen 87.2 artikuluan arautzen dena gertatzeagatik, hau da, sozietatearen xedea amaitzeagatik, bai eta desegitearekin batera kooperatiba likidatzea ere. Biltzarrean zeudenek likidatzailea izendatu zuten aho batez eta likidazioaren azken balantzea onetsi zuten, 2020ko abenduaren 17ko datarekin, bai eta sozietate-ondasunak (zenbatekoa zero da) banatzeko proiektua ere.

Erabaki horien inguruko dokumentazioa interesdunen esku dago kooperatibaren sozietate-egoitzan.

Bilbao, 2021eko otsailaren 9an.

Likidatzailea,

SERGIO ALONSO SARMIENTO.


Azterketa dokumentala