34. zk., 2021eko otsailaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
874
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 513/2020 prozeduraren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 513/2020 adostasunik gabeko dibortzioa.
Gaia: dibortzioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Begoña Lopez Del Hoyo.
Judizio horretan, epaia eman zen 2021-01-22an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Luciene Batista De Andrade demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Barakaldo, 2021eko urtarrilaren 22a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.