Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2021eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
842

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 30ekoa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez esleitzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 20ko Aginduan araututako dirulaguntzak, lanbide heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetan makineria eta/edo ekipamendu aurreratua erosteko edo errentan hartzeko, 4.0 inguruneen eremuko teknologiak ezar ditzaten.

2020ko azaroaren 4an Hezkuntzako sailburuaren Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, itunpeko ikastetxe pribatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdia egin zen, eta, hain zuzen ere, dirulaguntzak jaso ahal izateko, aipatutako ikastetxe horiek, 2020-2021 ikasturtean, Agindu honen 1. artikuluan aipatutako erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloren bat izan behar zuten itunduta Euskal Autonomia Erkidegoan, eta deialdiaren xedea zen makineria eta/edo ekipamendu aurreratua erosteko edo errentan hartzeko kuotak finantzatzea, bai eta makineria eta/edo ekipamendu horietatik sortutako instalazio-gastuei aurre egitea ere, Aginduaren I. eranskinean adierazitako heziketa-zikloetan 4.0 inguruneen eremuarekin lotutako teknologien erabilera inplementatzeko asmoz.

2020ko urriaren 20ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta ikusi ostean dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedura jarduera guztietan bete zela, bai oinarri arautzaileetan zein indarreko araudian ezarritako prozeduran, aipatutako artikuluaren arabera izendatutako Balorazio Batzordeak ebaluatu egin zituen aurkeztutako eskabideak, eta onetsi egin zuen, behar bezala arrazoituta, behin-behineko ebazpenaren proposamena, zeina baliabide elektroniko bidez jakinarazi baitzitzaien onuradunei 2020ko azaroaren 30ean, 10 egun naturaleko epea emanez, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

Behin jakinarazpena eginda eta alegaziorik aurkeztu ez zenez, Balorazio Batzordeak prozeduraren ebazpen-proposamena egin eta Plangintza eta Antolaketako zuzendariak, organo instrukzio-egile gisa, Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi zion, 2020ko abenduaren 11ko aktan jasota dagoen moduan.

Proposamena Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazita, eta Aginduaren 10. artikuluan ezarritakoari jarraituz, sailburuorde horri berari dagokio aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpenak ematea eta erakunde interesdunei jakinaraztea; horretarako epea, gehienez, sei hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Adierazitakoagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 20ko Aginduaren 9. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz, eta Balorazio Batzordeak proposatuta, deialdi honen oinarri arautzaileetan zehaztutako heziketa-zikloei lotutako 4.0 inguruneko teknologiak inplementatzea ahalbidetuko duen makineria eta/edo ekipamendu aurreratua erosteko edo errentan hartzeko dirulaguntzak ematea eranskinean zerrendatutako erakunde onuradunei, bakoitzari dagokion zenbatekoetan, eranskinean adierazitako moduan.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gainerako baldintzetarako, kontuan hartuko da Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 20ko Aginduan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau erakunde onuradunei jakinarazten zaien egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 30a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala