Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2021eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
841

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 30ekoa, Lanbide Heziketako sailburuordearena; horren bidez dirulaguntzak ematen dira 2020-2021 ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko programak garatzeko.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 6ko Aginduaren bidez dirulaguntzen deialdia egiten da 2020-2021 ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko programak garatzeko.

Eskaeren espedienteak aztertu ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Helburua da dirulaguntzak ematea ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko lanbide-heziketako ikasleei 2020-2021 ikasturtean zehar tutoretzak emateari lotuta dauden gastuak finantzatzeko, ikastetxeak eta enpresak batera landutako ikaskuntza prozesu baten bitartez. Gastua, alabaina, lanbide-heziketako titulua lortzera bideratu behar da. Lanbide Heziketako sailburuordearen ebazpenean baimentzen dira horiek, eta ebazpen honen eranskinean jasotzen dira; horrez gain, bertan ezarri dira onartutako planen kopurua eta horien zenbatekoak.

2. artikulua.– Dirulaguntza bi igorpenetan ordainduko da. Lehenengo ordainketa, onuradun izan den ikastetxe edo entitate titular bakoitzari esleitutako kopuruaren % 65,01ekoa izango da, betiere 2020ko urriaren 6ko Aginduaren 17.1 artikuluan ezartzen den epea amaitu ostean. Bigarren ordainketa gainerako kopuruarena izango da, eta diruz lagundutako jarduera amaitu ostean ordainduko da; horretarako, hala ere, agindu horren 11. artikuluan jasotzen diren frogagiriak aurkeztuta egon behar dira.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko abenduaren 30a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala