Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2021eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
834

6/2021 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen (BERC) ordezkari gisa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua osatuko duen pertsona izendatzea.

Apirilaren 8ko 49/2014 Dekretuaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautu zen, eta haren osaera aldatu egin zen otsailaren 9ko 58/2021 Dekretuaren bidez; hala, pertsona bat sartu zen Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen (BERC) ordezkari gisa, lehendakariak izendatuta.

Ondorioz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ricardo Diez Muiño jauna –Donostia International Physics Center-eko (DIPC) zuzendaria da– izendatzea, Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen (BERC) ordezkari gisa.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko otsailaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala