Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2021eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA
833

IRAGARKIA, Udaltzaingoko agente lehen izateko plaza bi lehiaketa-oposizio eta barne promozioko txanda bidez betetzeko deialdia.

2021eko urtarrilaren 26ko 16. zenbakia duen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Amorebieta-Etxanoko Udaleko funtzionarioen plantillako Administrazio Bereziko Udaltzaingoko agente lehen plaza bi lehiaketa-oposizio eta barne promozioko txanda bidez betetzeko deialdia arautzen duten oinarriak. Lanpostuak Administrazio Berezikoak dira, zerbitzu berezien azpieskala, C1 sailkapen taldea, 19. maila, eta nahitaezkoa den 3. HE.

Deialdi honetan parte hartzeko eskariak, deialdiaren laburpenaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita hogei egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira.

Deialdiaren oinarriak udaletxeko iragarki taulan eta ohiko lekuetan daude ikusgai.

Amorebieta-Etxano, 2021eko urtarrilaren 27a.

Alkatea,

ANDONI AGIRREBEITIA ABENDIBAR.


Azterketa dokumentala