Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2021eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
832

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 28koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2020ko ekainaren 14ko Ebazpenaren bidez egin zen (2020-06-22ko BOE eta 2020-07-10eko EHAA).

2020ko ekainaren 14ko Ebazpenaren bidez (2020-06-22ko BOE eta 2020-07-10eko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Mikel Xabier Aizpuru Murua jauna (NAN: ***5899**) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Historia Garaikidea»; Kodea: CUC8/1 – D00021-16, Saila: «Historia Garaikidea»; Ikastegia: «Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea»; Hizkuntz eskakizuna: elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Gizartearen eta Lan Harremanen Historia».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2021eko urtarrilaren 28a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala