Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2021eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
831

ERABAKIA, 2021eko otsailaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez izendatzen baita Kontseiluko presidenteordea.

Antolakundearen estatutu sozialen 8.4 artikuluan xedatuaren arabera –azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onartua–, eta, 275/2009 Dekretuaren bidez, kontseilu honen osaera nominala partez berritu eta gero, Administrazio Kontseiluak erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Osasun Saileko Osasuneko sailburuorde José Luis Quintas Díez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko presidenteorde izendatzea.

Bigarrena.– Erabaki honek 2021eko otsailaren 4tik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko presidentea,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala