Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2021eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
830

ERABAKIA, 2021eko otsailaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Kontseiluko presidenteordea.

Antolakundearen estatutu sozialen 8.4 artikuluan xedatuaren arabera –azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onartua–, eta, 275/2009 Dekretuaren bidez, kontseilu honen osaera nominala partez berritu eta gero, Administrazio Kontseiluak erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Ignacio Jesús Berraondo Zabalegui jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko presidenteordearen kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Agindu honek otsailaren 4tik izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko presidentea,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala