Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2021eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
807

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 18koa, HABEko zuzendariarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titulartasuneko euskaltegi publikoei, 2020-2021 ikasturtean euskara-ikastaroengatik esleitutako dirulaguntzak argitara ematen dituena.

2020ko irailaren 29ko EHAAn argitaratu zen udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei eta udal titulartasuneko euskaltegi publikoei 2020-2021 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen deialdia egiten duen HABEren zuzendari nagusiaren 2020ko irailaren 16ko Ebazpena.

Aipatutako ebazpenaren 7.4 oinarriak dioenez, dirulaguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HABEren zuzendari nagusiaren 2020ko irailaren 16ko Ebazpenaren babesean esleitutako dirulaguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2021eko urtarrilaren 18a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala